Skip to main content

Batuz Fundazioa, ekonomia zirkularra eta enplegu inklusiboa

Pertsonengan zein ingurunean eragin positiboa sortzen duten ekimenen alde egiten jarraitzen dugu. Ikuspegi partekatu horren ondorioz, Batuz Gizarte Fundazioarekin lankidetzan aritu gara, gure instalazioetan objektuak biltzeko edukiontzi bat jarriz. Ekintza horrek ekonomia zirkularra sustatzen eta egoera ahulean dauden pertsonentzako enplegu-aukerak sortzen laguntzen du.

28 Abu 2026

Ekimen honek “eman eraldatzeko” lelopean, dagoeneko erabiltzen ez ditugun objektuek bigarren bizitza bat izatea, eta, aldi berean, gizarteratzeko tresna bihurtzea ahalbidetzen du. Zerbitzu honen bidez, edonork utzi ditzake arropa, oinetakoak, osagarriak, jostailuak, liburuak, bazarreko artikuluak eta aparatu elektriko txikiak, modu arduratsuan berreskuratu, berrerabili edo birziklatu eta merkaturatzeko, enplegu inklusiboa sortuz.

Batuz Gizarte Fundazioa 1980an sortu zen Errenterian, ekonomia zirkularrarekin lotutako jardueren bidez gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei lan-aukerak eskaintzeko helburuarekin. Lau hamarkada baino gehiago igaro ondoren, erakundea erreferente gisa finkatu da esparru horretan, eta 300 pertsona baino gehiagok osatutako lantaldea du. Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituztenei aukera berriak ematen dizkieten gizarteratze- eta laneratze-programak garatzen ditu.

Orona Fundazioaren instalazioetan edukiontzi hori jartzeak lagundu egingo dio gure komunitateari kontsumo-eredu iraunkorrago eta kontzienteago batean parte hartzen. Emandako gauza bakoitzak zuzeneko ekarpena egingo dio ingurumen-inpaktua murrizteari eta lan-munduan sartzeko aukerak sortzeari.

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora